emozioak sortzen ditugu   .   we create emotions   .   creamos emociones
MATXIN LABAYEN

MATXIN LABAYEN

MATXIN LABAYEN MARGOEN MAIXUA - NIRE MAIXU



Zazpi urteko umea nintzen eta margoen gosea nuen.

Aitak eta amak eraman ninduten zuregana, gose hori apaltzeko asmoarekin. Etxe handi hori ikustean pentsatu nuen... nor bizi ote da bertan? . Matxin Labaien pintorea!. 


Matxin-ek sarrerako atea ireki zuen, eta irribarretsu ongi etorria eman. Begien aurrean liburu asko eta margo usaina. 

Bere estudiora sartu eta bertan zuen paradisua pixka bat nirea izango zela sentitu nuen. Sentimendu horrek askatasuna emango zidanaren ziurtasuna ere izan nuen.


Oleo munduan sartu nintzen Matxin-en eskutik, eta orduan hasi zen nire prestakuntza. Lehenengo egunean jarri ninduen margotzen. Denbora pasatzen Joan zen eta une batzuetan begiradarekin bere onarpen bila ibiltzen nintzen . Berak esaten zidan, segi lanean!. Sortu! . Ez izan beldurrik!.


Denborarekin ulertzen joan nintzen Matxin-ek ez zuela nahi nik teknika ikastea, hori denbora gauza zelako, beraz ez zuen hain garrantzitsutzat jotzen. Aurreiritzi gabeko sorkuntza garbi bat lortzea nahi zuen. Bakoitzak barnean duena margotzea, sentitzen duena eta nahi duen bezala.


Bide hori zen benetan balio duena, bakoitzaren bidea.

Orduan ez nuen pentsatu zein garrantzitsua izango zen erakutsi

zidana, margoen mundurako eta bizitzarako.


Mila esker Matxin Labaien, Matxin margoen maixua, nire maixu.


Amagoia Etxeberria

.

.


Amagoia Etxeberria Diseñadora de moda

Martin Matxin Labayen Sansinenea (1931ko azaroaren 7aTolosaGipuzkoaeuskal margolari eta idazle bat da, paisaietan espezializatua.[1] Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Ramon Labaien politikariaren anaia da.


Bere gai nagusia itsasoa da. Gouachea eta olio-pintura erabiltzen ditu. Margolaritzan hastean, inpresionista estiloa zuen, oso kolore bizikoa, gerora estilo klasiko baterako bilakaera izan zuen.

1_2MATXIN-MAIXUA _etxea
1_6MATXIN-MAIXUAmargotzen2
1_5MATXIN-MAIXUAmargotzen1
1_4MATXIN-MAIXUA-paletamatxin
1_3MATXIN-MAIXUA -margotzen 3 estudioan
1_12pintura_matxin_4
1_11pintura_matxin_3
1_10pintura_matxin_2
1_9pintura_matxin_1
1_7MATXIN-MAIXUAirakurtzen
1_8MATXIN-MAIXUApasilloan

Pinturas - Pinturas Matxin Labayen - Argazkiak - Fotografias : Xibarit Editorial Argitaletxea ©𝐽𝑜𝑠𝑒𝑏𝑎  @xibarit www.xibarit.com