MATXIN LABAYEN MARGOEN MAIXUA - NIRE MAIXU
Zazpi urteko umea nintzen eta margoen gosea nuen.
Aitak eta amak eraman ninduten zuregana, gose hori apaltzeko asmoarekin. Etxe handi hori ikustean pentsatu nuen... nor bizi ote da bertan? . Matxin Labaien pintorea!.
Matxin-ek sarrerako atea ireki zuen, eta irribarretsu ongi etorria eman. Begien aurrean liburu asko eta margo usaina.
Bere estudiora sartu eta bertan zuen paradisua pixka bat nirea izango zela sentitu nuen. Sentimendu horrek askatasuna emango zidanaren ziurtasuna ere izan nuen.
Oleo munduan sartu nintzen Matxin-en eskutik, eta orduan hasi zen nire prestakuntza. Lehenengo egunean jarri ninduen margotzen. Denbora pasatzen Joan zen eta une batzuetan begiradarekin bere onarpen bila ibiltzen nintzen . Berak esaten zidan, segi lanean!. Sortu! . Ez izan beldurrik!.
Denborarekin ulertzen joan nintzen Matxin-ek ez zuela nahi nik teknika ikastea, hori denbora gauza zelako, beraz ez zuen hain garrantzitsutzat jotzen. Aurreiritzi gabeko sorkuntza garbi bat lortzea nahi zuen. Bakoitzak barnean duena margotzea, sentitzen duena eta nahi duen bezala.
Bide hori zen benetan balio duena, bakoitzaren bidea.
Orduan ez nuen pentsatu zein garrantzitsua izango zen erakutsi
zidana, margoen mundurako eta bizitzarako.
Mila esker Matxin Labaien, Matxin margoen maixua, nire maixu.
Amagoia Etxeberria
.
.
Martin Matxin Labayen Sansinenea (1931ko azaroaren 7a, Tolosa, Gipuzkoa) euskal margolari eta idazle bat da, paisaietan espezializatua.[1] Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Ramon Labaien politikariaren anaia da.
Bere gai nagusia itsasoa da. Gouachea eta olio-pintura erabiltzen ditu. Margolaritzan hastean, inpresionista estiloa zuen, oso kolore bizikoa, gerora estilo klasiko baterako bilakaera izan zuen.
Pinturas - Pinturas Matxin Labayen - Argazkiak - Fotografias : Xibarit Editorial Argitaletxea ©𝐽𝑜𝑠𝑒𝑏𝑎 @xibarit www.xibarit.com
SINCE 2002